
Udalak Uztapide Bertsolaria kaleko telefono kabina bat liburutegi bilakatu, eta hirian martxan dauden liburutegi sarean txertatu du. Datozen hilabeteetan beste bi kabina berreskuratuko dira, bat Santiagon eta bestea Arizmendi Almirante kalean.

Espainiako Gobernuak katuen kolonien kontrola hobetzeko eta bultzatzeko diru laguntzak atera zituen urtarrilean, baina lehen aukera hori galdu zela esan du Elkarrekinek. Maiatzean bigarren deialdi bat ireki zen eta igandean itxiko da. David Nuñok erregistro bat sartu du HAZen bigarren aukera hori ez galtzeko.

Bide publikoa hobetzeko lanak egingo ditu udalak espaloien egoera hobetuz eta LED sistemadun argiak jarriz. Milioi erdi euroko inbertsioa egingo du.

Bihar (asteazkena) igogailu inklinatua da itxita egongo dena, eta etzi (osteguna) igogailu bertikala da erabilgarri izango ez dena.

Jaiak direla eta, Jesus, Dario de Regoyos eta Iñigo de Loiola kaleetako eta Artaleku eta Colon ibilbideko igogailuak eta Artiako eskailera mekanikoak 01:00ak arte egongo dira martxan uztailaren 2ra arte.

Bi fasetan gauzatuko dira. Lehena, gaur hasiko da, eta argiak eta elikatze kableak jarriko dituzte. Gauez ezarriko dira, ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko.