Irundarrek Torrelavegaren aurka jokatuko dute bihar (ostirala), 21:30ean. Bidasoako presidente izandakoa iazko abenduaren 24an zendu zen, eta klubak haren figura oroituko du hainbat keinurekin.
Bidasoa Irun eskubaloi taldeko presidente izan zen Beñardo Garciak jasoko du errekonozimendua. Ekitaldia larunbatean izango da, 12:00etan.