
Errenkoalderen ekimenez, herriko zenbait erakusleiho oihal beltzez tapatu dituzte gaur, eta honako kartelak jarri dituzte: Zer gertatuko litzateke zure herrian komertziorik ez balego?

Lehia ofiziala urriaren 5eko asteburuan hasiko da, eta denboraldi aurreko azken partidak jokatuko dituzte asteburu honetan Lekarozen. Aldi berean, Emakumeen Errugbi Eguna arrakastatsua izan zela adierazi du klubak.

Txingudi Errugbiko taldeek Plaiaunditik kanpo borrokatu beharko dituzte denboraldiko lehen garaipenak larunbatean. Emakumeen talde nagusiak Eibarren jokatuko du, eta gizonenak, Lasarten.

Nagusitasunez gailendu ziren Zarautz B-Beltzak taldearen aurka (26-42), eta bere egin zituzten jokoan zeuden puntuak.