
Uda bukatu aurretik hasiko dira obrak, eta aparkalekuaz gain, jolaserako eta kirolerako guneak izango ditu. Aparkalekuaren funtzionamendua ordainpekoa izango da, eta autoentzat, motoentzat eta bizikletentzako plazak eskainiko ditu. Ia 6 milioi euroko aurrekontua bideratu dute obretara.

171 aparkaleku izango ditu lur azpian eta gainekoari aisialdirako erabilpena eman nahi diote. Herritarrek ekarpenak egin ahal dituzte, azaroaren 3era arte.

Irailean bai udalak eta bai EAJk plan honen berri eman zuten, beraien arteko tirabirak eraginez. Artiako lagunak ere gertutik jarraitzen ari da plana.

EAJk Cristina Laborda Obretako ordezkariak egindako adierazpenei erantzun die, esanez "egia erdiak edota inolako ardurarik gabeko gezurrak" esaten ari direla.

Oraindik txosten teknikoa garatzen ari dira Belartzan aparkalekua jartzeko, eta beraz, EAJk alderdikerian oinarritutako planoen erabilpena egin izana leporatu dio udalak.

Belartzako aparkalekuko lanen ondorioz, hilaren 20tik aurrera ezingo da bertako behin behineko aparkalekuan aparkatu.

Aukeratutako aparkalekua egin ahal izateko, legeari dagokion aldaketa "puntuala" dela diote jeltzaleek eta udalak askotan egin duela.