Gaur goizean txikienei dantzan erakusten aritu dira Aljarafe elkarteko kideak. Xabier Olaskoaga plazan jarri duten karpan, egun osoan zehar Andaluziako doinu eta zaporrekin gozatzeko aukera izango da. http://youtu.be/e2ayqM4ZL7Q
Aljarafe Andaluziako kultur zentroak zazpigarrenez antolatu du Apirileko Azoka, Errenteria-Oreretan. Bihar, ostirala, hasiko da, 19:00etan egingo duten inaugurazioarekin, eta igandera arte iraungo du. Ordura arte, musika, dantzan eta Andaluziako jaki eta edariak probatzeko aukera izango da.