
Mozio esanguratsuenak osasungintzarekin, kiroldegietako ikastaroen matrikulazioarekin eta animalien ongizatearekin daude lotuta.

Auzoetan egin diren egokitzapenak azken bi hilabeteetan izan direla salatu du David Nuño alkategaiak: "Lastima da urtero hauteskundeak ez izatea, horrela auzoak nola hobetzen diren ikusiko genuke".

Publikotasunaren indarra aldarrikatzeko, "herritarren proposamen zehatzei" erantzuten dien hamahiru puntuko programa osatu du Irungo koalizioak.

11:00etan izango da hitzordua, Pio XII plazan. Pilar Garrido, Rafa Mayoral, David Nuño, Miren Etxebeste, Arantza Gonzalez eta Santi Jimenez izango dira bertan.