Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal Jira "bermatuta" dagoela dio Irungo Udalak

Irungo Udalak berriki iragarri du bere gain hartuko duela 2026ko Euskal Jira antolatzeko ardura. EAJk, bestalde, laguntzeko prest dagoela iragarri du.

Euskal Jirako artxiboko irudi bat. HITZA
Leire Perlines Apalategi
Irun
2026/04/01

Irungo Udalak berriki iragarri du bere gain hartuko duela 2026ko Euskal Jira antolatzeko ardura, eta lasaitasun mezua helarazi nahi izan die herritarrei, Euskal Jirako erakunde arduradunak gaur jakinarazi baitu publikoki ez dela arduratuko hurrengo edizioa prestatzeaz.

Irungo Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi du azken hilabeteetan Euskal Jirarekin izandako harreman eta topaketen ondoren “bazuela aldez aurretik egoeraren berri, bai eta jaiaren ardura duen erakundeak gaur jakitera eman duen erabakiaren berri ere”. Era berean, baina, nabarmendu dute erakundeak berak bazekiela “Irungo Udala prest zegoela ospakizun horren antolaketa zuzenean bere gain hartzeko, haren jarraipena bermatzeko helburuarekin”.

Bide horretan, baina, zalantzati agertu dira udaletik: “Udal erakundeak harridura agertu du hurrengo edizioaren antolaketari buruz publikoki azaldu diren zalantzengatik, izan diren topaketetan borondate hori argi eta garbi jakinarazi baitzen”.

Horregatik, udalak “lasaitasun eta konfiantzazko mezua” helarazi nahi izan dio herriari, eta aurten ere Irunen Euskal Jiraren edizio berri bat ospatuko dela ziurtatu. “Horrela, euskal kulturaren eta tradizioen inguruko tokiko elementuei lotuta, hirian erreferentzia bihurtu den jai hitzordu batekin duen konpromisoa berresten du erakundeak”, diote.

Gainera, udalak “uneoro” adierazi duela dio jardunaldiaren diseinuan eta garapenean inplikatutako eragileen laguntza izaten jarraitu nahi duela jardueren programazioan, desfilean, zein ospakizunaren ekitaldi nagusian.

“Egora horren aurrean, erakundeak jarrera positiboa eta konstruktiboa izan du uneoro, zailtasun horiek gainditzeko eta ekitaldia egingo dela ziurtatzeko lankidetza eskainiz”, diote. Azkenik, udalak eskerrak eman dizkio Euskal Jira antolatzen duen erakundeari “urte hauetan egindako lanagatik eta ospakizun horri jarraipena emateko hartu duen konpromisoagatik”.

Irungo EAJ, Euskal Jirari “modu eraikitzaileak laguntzen jarraitzeko prest”
Gaur goizean Euskal Jiraren inguruan esandakoen harira, Irungo EAJk adierazpen bat argitaratu du, eta argitu “Euskal Jira hirian erreferente izaten jarraitzeko prest” dagoela.

Honela diote: “Euskal Jira festa bat baino asko gehiago da. Gure kulturaren, tradizioen eta herri gisa dugun nortasunaren adierazpen bizia da. Hainbat hamarkadatan zehar, belaunaldien arteko topagunea izan da, eta euskara, gure ohiturak eta tokiko elkarteen lana mantentzen eta zabaltzen lagundu du. Horregatik, uste dugu Euskal Jira Irungo benetako kultur ondare immateriala dela, eta zaindu eta babestu egin behar dela”.

Hori horrela, EAJk azpimarratu du hiriak “ezin duela” ospakizun bat galdu “errotze eta esanahi horrekin”. Hartara, diote “beharrezkoa” dela hiriko eragile guztien inplikazioa “2026an jarraipena izango duela bermatzeko. Gure ustez, edozein antolakuntza ereduk izan behar du jai hau historikoki ahalbidetu duen gizarte eta kultura ehunaren parte hartze aktiboa”.

Era berean, gehitu dute Euskal Jirak beti izan duela indarra bere izaera herrikoian, elkarteen, kolektiboen eta herritarren inplikazioan, eta espiritu hori zaintzeak “lehentasuna” izan behar duela. Gainera, nabarmendu dute inplikatutako elkarteekin elkarrizketa eta lankidetzan aritu behar duela, eta jaiaren funts kultural eta parte hartzailea errespetatu eta mantendu behar dituela.

“EAJn prest gaude modu eraikitzailean laguntzen jarraitzeko, Euskal Jirak gure hirian kultura eta jai erreferente izaten jarrai dezan. Irunek berea dena zaindu behar du. Eta Euskal Jira garenaren parte da “, amaitu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.