'Café Mokka' liburua argitaratu du Jabier Muguruza irundarrak
Café Mokka nobelaren izenburua izateaz gainera, 172 orritan zehar kontatzen diren pasarte gehienak kokatzen diren lekua ere bada.
Jabier Muguruza irundarrak lehen pertsonako zenbait kontakizun bildu ditu argitaratu berri duen Café Mokka liburuan. Café Mokka nobelaren izenburua izateaz gainera, 172 orritan zehar kontatzen diren pasarte gehienak kokatzen diren lekua ere bada. Izan ere, bertan, bezeroek solasaldiak izaten dituzte, eta Alberto zerbitzari eta narratzaileak kontuak entzuteaz gain, parte ere hartzen du askotan.
Liburuaren planteamendua, beraz, dialektikoa da: ez dago egia borobilik, eta gauzen inguruan aritzen da soilik. Liburuaren egilea Muguruza bada ere, hitzaurrea Ramon Saizarbitoriarena da, eta ilustrazioak, berriz, Lorena Martinez Oronozenak.


