Astelehenean zabalduko da Udal Haur Eskolako aurrematrikulazioa
Hilaren 27ra arte egongo da zabalik epea 2024an eta 2025ean jaiotakoentzat; ekainaren 4ra arte, berriz, 2026an jaiotakoentzat.
Irungo Udaleko Hezkuntza zerbitzuak berriki jakinarazi du 2026-2027 ikasturteko Udal Haur Eskolako aurrematrikulak egiteko epea astelehenean (hilak 9) zabalduko dela.
0-3 urte arteko haurrei ematen die zerbitzua eskola horrek, eta orotara 75 plaza ditu: horietatik 8 toki 2025ean jaiotakoentzat dira, 49 toki 2024an jaiotakoentzat, eta beste 18 toki 2023an jaiotakoentzat.
Gauzak horrela, jakinarazi dute eskaera egiteko epea hilaren 27ra arte egongo dela zabalik 2024an zein 2025ean jaiotako haurrentzat, eta ekainaren 4ra arte, berriz, 2026an jaiotakoentzat.
Alabaina, ate irekiak egingo dituzte gurasoek instalakuntzak ezagutu ditzaten. Hartara, euskarazko bisita hilaren 12an (osteguna da) izango da, 16:00etan, eta gaztelerazkoa, berriz, hilaren 17an (asteartea da), 16:00etan.
Aurrematrikula egoitza elektronikoaren bidez zein HAZ bulegoetan egin behar da. Hots, informazio gehiago nahi duenak 010 zenbakira deitu beharko du.

