"Hemen dena da denona"
Hondarribiko Sorburu Baratza ekologikoan izan da HITZA, bertako eredu komunitarioa eta baratzea bera gertutik ezagutzeko.
HITZA Hondarribiko Sorburu Baratzara gerturatu da, haien jarduna gertutik ezagutzeko asmoz. Bertako langile Saioa Loidi eta bazkide Pablo Garcia elkarrizketatu ditu hedabideak. Ondorengo bideoan baratze ekologiko honen inguruko xehetasunak eman dituzte biek. Ekologiaz edota eredu komunitarioaz aritu dira.

