Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
indarkeria matxista

Eraso matxista bat egitea egozten dioten Irungo alarde baztertzaileko buruetako bat babestu dute

Alarde baztertzaileko batzordeak zigorra jarri dio gizonari, hutsegite larria egin duela eta. Hori Agintarien Batzordeari jakinarazteko bilera izan dute, eta dozenaka herritarrek protesta egin dute atarian. Eraikin publiko batean egin dute bilera.

Alarde baztertzailearen aldekoek Palmera Monteron egin zuten elkarretaratzearen une bat.BERRIA
Irati Urdalleta Lete / Berria
Irun
2026/02/04

[BERRIA hedabidetik hartutako informazioa]

Hautsak harrotuta daude Irunen. Alarde baztertzaileko batzordeak zigorra jarri dio alarde matxistako buruetako bati, hutsegite larria egitea egotzita. BERRIAk jakin duenez, gizonak egindako eraso matxista bat izan zen, iazko alardearen bueltan gertatutakoa. Astelehenean bilera egin zuten alarde baztertzaileko batzordeak eta Agintarien Batzordeak, bigarren horri hartutako erabakiaren berri emateko. Atarian, dozenaka herritarrek protesta egin zuten, zigorraren aurka eta eraso egitea leporatutako gizonaren alde. Gizonak helegitea jartzeko aukera dauka.

Alarde baztertzaileko agintariak Palmera Montero gunean batu ziren. Leku hori Irungo Udalarena da; publikoa, beraz, baina emakumeei soldadu gisa desfilatzea ukatzen dieten alarde baztertzaileko kideek erabili zuten atzo arratsaldean. Haren aurrean bildu ziren dozenaka herritar, Alardeko Batzordeak hartutako erabakia gaitzesteko, eta gizona babesteko. 

Agintarien Batzordeko kideak iritsi ziren lehenengo; gero, Alardeko Batzordekoak. Eraikinaren atarian zeuden herritarrek txistuka eta oihuka hartu zituzten, iraindu egin zituzten, eta dimisioak eskatu zituzten. Hiru ordu inguru iraun zuen bilerak.

Zera jakinarazi zuen bileran Alardeko Batzordeak: hutsegite larri batengatik jarriko ziotela zigorra gizonari. Alarde baztertzaileko ordenantzak dio horrelako kasuetan pertsona horri kargua kenduko diotela eta alarde baztertzailean desfilatzea galaraziko diotela, gehienez ere bi urterako. Helegitea jar dezake, eta Alardeko Batzordeak izango du hura aztertzeko eskumena; gehienez ere hamabost egun izango ditu azken ebazpena emateko.

Eraso gehiago
BERRIAk jakin ahal izan duenez, ez zen hori izan Irungo San Martzial festetan, alardearen bueltan, egindako eraso matxista bakarra. Ez dute beste kasuen inguruko informaziorik jakinarazi.

Erasoaren harira, BERRIAko kazetari Arantxa Iraolak iritzi artikulua egin du. Baliatu esteka hau hori irakurtzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.