Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Etorbide zubia, faxismoaren biktimen aitortzarako gunea

Espainiako Gobernuak eta Irungo Udalak Etorbide zubia Memoria Demokratikoaren Gune ofizialki izendatzeko ekitaldia egin dute gaur eguerdian.

Oarso Bidasoko Hitza
Irun
2026/01/30

Espainiako Gobernuak eta Irungo Udalak Etorbide zubia Memoria Demokratikoaren Gune ofizialki izendatzeko ekitaldia egin dute gaur eguerdian, zubian bertan. Ekitaldian izan dira Fernando Martinez Memoria Demokratikoko Espainiako estatu-idazkaria eta Cristina Laborda Irungo alkatea, beste agintari batzuekin eta beste erakunde batzuetako eta hiriko memoria-elkarteetako ordezkariekin batera.

Erbeste errepublikanoaren biktimen memoria oroitzeko ekitaldi instituzionala izan da, eta ordezkari politikoez aparte, Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan-ek eta Nicolas Guerendiain Irungo Elkarte Errepublikanoak ordezkaritza izan dute. Aurreskuaren eta hitzaldien ondoren erakundeen ordezkaritza batek lore sorta bat utzi du plaka desestali berriaren aurrean. Plakan ageri da aurrerantzean 1936ko gerratik eta faxismoaren oldarralditik ihes egin zutenen oroimenerako toki izango dela aurrerantzean Gipuzkoa eta Lapurdi arteko lotunea. Faxisten kontrako borrokaren espazio horren garrantzi historiko, sinboliko eta soziala nabarmendu dute gaurkoan.

Hitzaldien tartean, Fernando Martinezek adierazi du bereziki gazteek jaki behar dutela, 1936ko Francoren estatu-kolpean ondoriozko errepresiotik ihes egiteko bidea izan zela Etorbide zubia, “exodo handia” izan zen Espainiako Gobernu kidearen arabera, “demokrazia eta erakunde errepublikar eta euskaldunak defendatzeagatik indarrez joan behar izan zuten milaka herritarrek Irundik eta inguruko herrietatik”.

Cristina Laborda Irungo alkateak nabarmendu du “gure aurrekoekin eta etorriko direnekin egindako” erantzukizun ekitaldi bat izan dela gaurkoa, eta gogorarazi du zubitik 15.000 pertsona inguru joan zirela ihesean, “gehienak emakumeak eta haurrak”. Labordak oroimena bizirik mantentzeko deia egin du, eta leku hori gaurtik aurrera “konpromiso demokratikorako eta etengabeko oroitzapenerako gunea” izango dela.

Erbesterako ihesbide
Irun 1936ko irailaren 5ean konkistatu zuten, borrokaldi eta bonbardaketa latzen ondoren, eta zubia matxinoen esku geratu zen gerra bukatu arte.
Lehen hilabeteetan, Irungo sutearen ondoren, zibil eta militar ugarik zubitik egin zuten ihes erbestera. Horrela, 1936ko gerragatik erbesteratuen lehen olatu horrentzako pasagunea izan zen. Kalkuluen arabera, 15.000 lagun inguruk zeharkatu zuten muga puntu horretan, Hendaiarako bidean, gehienak emakumeak eta haurrak. Gertakari horren erakusgarri da Raymond Vanker, haur bat besoetan daramala erakusten duen argazki ezaguna.

Aurrerago, zubia ihesbide garrantzitsu bat izan zen, eta garrantzi estrategiko, sozial eta politiko handiko puntu bat. Gainera, presoen trukaketa gune ere izan zen, eta bertan entregatu zizkioten polizia frankistari figura garrantzitsu zenbait, hala nola Julian Zugazagoitia eta Lluis Companys.

DSC09702
DSC09702
DSC09720
DSC09720
DSC09742
DSC09742
DSC09705
DSC09705

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.