3.708 langabe daude Hondarribian eta Irunen
Bi herrien arteko langabezia tasan aldea dago, Irungoa %10,4koa delako eta %6,4koa Hondarribikoa.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak 2025eko abenduaren 31ra arte pilatutako datuen arabera, 3.708 langabe daude Hondarribian eta Irunen, eta bi hirien arteko langabezia tasa %8,4koa da, %10,4koa Irungoa eta %6,4koa Hondarribikoa. 2024ko data berberean langabeen kopurua 3.702ekoa zen. Beraz, urtetik urtera, apur bat behera egin du langabeziak bi herrien artean. Gipuzkoako langabezia tasa orokorra %7,83koa da.
Datuetan oinarrituta, eta Hondarribiko eta Irungo langabeen profilean sakonduz, langabeen gehiengoa emakumea eta 45 urtetik gorakoa dela ondoriozta daiteke. Datu metatuetan bi ezaugarri horiek betetzen dituzten pertsonak dira gehiengo.
Jarraian, herriz herri, 2025eko abenduaren 31ko langabeziaren erradiografia:
Hondarribia
- Langabeak: 538 (314 emakume eta 224 gizon).
- Langabezia tasa: %6,4.
- Langabeak, adin tartearen arabera:
- 25 urtetik beherakoak: 57 (23 emakume eta 34 gizon).
- 25-44 adin tartekoak: 189 (106 emakume eta 83 gizon).
- 45 urtetik gorakoak: 292 (185 emakume eta 107 gizon).
Irun
- Langabeak: 3.170 (1.898 emakume eta 1.272 gizon).
- Langabezia tasa: %10,4.
- Langabeak, adin tartearen arabera:
- 25 urtetik beherakoak: 279 (127 emakume eta 152 gizon).
- 25-44 adin tartekoak: 1.098 (678 emakume eta 420 gizon).
- 45 urtetik gorakoak: 1.793 (1.093 emakume eta 700 gizon).

