Bertsio Gaba, egun berezia larunbatekoa Psilocyben
Bederatzi talde izango dira aurtengo Bertsio Gaban. Bakoitzak talde baten bertsioak egingo ditu.
Egun berezia da Bertsio Gaba Psilocybeko bazkideentzat, eta haientzat ez ezik, hondarribitarrentzat ere. Jendearen talde gustukoenak oholtza gainean, baina aldatuak. Mundu guztian ezagunak diren taldeak bertsionatuko dituzte Hondarribiko musikariek. Barreak, mozorroak, desafinazioak eta noski, parranda, denetarik egongo da larunbatean. 18:00etan irekiko dituzte ateak, eta kontzertuak 20:00etan hasiko dira.
Bederatzi taldek hartuko dute parte aurtengo Bertsio Gaban:
- LD
- Bread Moon
- Dantzagarri
- Zapatu Beltza
- Aupa Orio
- Piperrada
- K-Ostiko
- Chile hAbbanero
- La Oreja

