Palestinaren aldeko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute
Palestinarekin Elkartasuna plataformak egin du deialdia. Iruñean izango da, larunbatean, 12:00etan. Izena eman daiteke autobusean joateko.
Joan den astean aurkeztu zuten, Iruñean bertan, urriaren 4ko martxa.Palestinarekin Elkartasuna / Instagram Larunbat honetan (urriak 4) Palestinar erresistentzia aurrera. Israel desegin manifestazio nazionala deitu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak. Iruñean izango da, 12:00etan, eta Antoniutti parkean emango diote bideari hasiera.
Manifestaziora joateko autobusak jarriko dituzte Bidasotik, Hondarribitik eta Irundik, alegia, eta horietan izena emateko leku hauek zerrendatu dituzte: Irunen Aranaztarra eta Otazpi Berri, eta Hondarribin Ttopara eta Ipotx. Hala ere, mezu elektroniko bidez izena emateko aukera ere helarazi dute.
09:45ean abiatuko da autobusa Hondarribitik, Jostalditik, eta 10:00etan egingo du geldialdia Irungo Bixeran.

