'Klimaterioa eta menopausia' tailerra emango du Sara Majarenasek
Urriaren 2an izango da tailerra, Irungo Emakumeen Etxean. Etapa horretan, besteak beste, sor daitezkeen disfuntzioak eta horiek nola tratatu landuko dute.
Sara Majarenasek Klimaterioa eta menopausia tailerra emango du urriaren 2an, 18:00etan, Irungo Emakumeen Etxean.
“Bizi etapa honetan, zoru pelbikoan eman daitezkeen disfuntzioen berri eman, eta horiek saihesteko edota artatzeko egon dezakegula ulertzea” izango da saioaren helburua.

