Irungo Udaletxea horiz argituko dute gaur gauean
Hizkuntzaren Nahasmendu Espezifikoaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta horri keinu egite aldera argiztatuko dute eraikina.
Irungo Udaletxea horiz argituko dute gaur gauean Hizkuntzaren Nahasmendu Espezifikoaren Nazioarteko Eguna dela eta. Hizkuntzaren Berariazko Nahasmendua duten pertsonen familia eta lagunen elkarteek egin dute eskaria, eta argiztapenaren helburua da errealitate horren inguruan sentsiblizatzea.

