Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hondarribia eta Irungo Udalek "urrats erabakigarria" eman dute

IZT araua ezarri dute, eta ziurtagiri horrek turismo enpresen "lehiakortasuna, jasangarritasuna eta berrikuntza indartzen" ditu.

Leire Perlines Apalategi
Hondarribia,Irun
2025/09/30

Bidasoa Biziriken bitartez, Irun eta Hondarribiko Udalek “urrats erabakigarria” eman dute turismo sektorea eraldatzeko bidean, UNEI 178510 Turismo Enpresa Adimenduna araua ezarri baitute. Basquetourrek bultzatutako proiektua da hori, SEGITTUR eta Turismoko Estatu Idazkaritzaren laguntzarekin “lehiakortasuna, jasangarritasuna eta berrikuntza indartzeko”.

Ekimen horren helburua “enpresei eredu adimentsu baterako trantsizioan laguntzea” da Helmuga Turistiko Adimenduen ekosisteman integratuz eta UNE 178501 arauarekin lerrokatuz. Horrela, jarduera esparru bat ezartzen dute funtsezko bost ardatzekin: kudeaketa, berrikuntza, teknologia, irisgarritasuna eta iraunkortasuna. Gauzak horrela, Bidasoa eskualdea digitalizazio eta turismo arduratsuaren irizpideen arabera lan egiten duten helmugen sarean sartzen da. Gainera, proiektuaren lehen edizio horretan Hondarribiko Jauregi Hotelak eta Irungo Oiasso Erromatar Museoak hartu dute parte. 

Nuria Alzaga, Bidasoa bizirikeko presidentea: “Bidasoaldea IZT araua ezartzen aitzindari izan diren lurraldeen artean egoteak erakusten du berrikuntza turistikoko prozesuak gidatzeko dugun gaitasuna. Ziurtagiri honekin gure sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna indartzen ditugu,  bisitari kalitate handiagoko esperientziak eskainik”.

Estitxu Urtizberea Bidasoa Bizirikeko lehendakariordeak azaldu duenez, ziurtagiri horri esker “eredu turistiko adimentsu eta arduratsu baterantz aurrera egin dezakegu sektorearen joera eta behar berriekin bat etorriz. Bidasoaldea sendotu egin da eta erreferente bihurtu da Euskadin, enpresentzat eta herritarrentzat balio erantsia sortuz”. 

Alzagak osatu nahi izan du Urtizbereak esandakoa: “Hautatutako entitateekin estuki lan egiten jarraituko dugu prozesu honen arrakasta bermatzeko, Euskadi turismo adimentsuak nazioko eta nazioarteko erreferente gisa kokatzen lagunduz”.

Era berean, azpimarratu dute Bidasoa turismo arduratsuaren arloan ere “liderra” dela Basquetourrek bultzatutako eta Bidasoa bizirikek Irun eta Hondarribian koordinatutako Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan duen “inplikazioari” esker. Kode horrek Turismorako Munduko Kode Etikoaren eta 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuen egokitzapenak, turismo eragile guztiek eguneroko jardunean jasangarritasuna eta erantzukizuna integratzea du helburu. Alabaina, gehitu dute eskualdeko hogei enpresa daudela sari hau eguneratzeko eta berritzeko prozesuan Euskadiko Turismo Etikaren Erregistroan jarraitzeko. 

Alzaga: “Euskadiko Turismoaren Kode Etikoarekin bat egiteak indartu egiten du turismo jasangarri eta arduratsuarekin dugun konpromisoa. Bidasoako enpresak beren zerbitzuen kalitateagatik ez ezik, ordezkatzen dituzten balioengatik ere aintzat hartzea nahi dugu: errespetua, jasangarritasuna eta benetakotasuna”.

Urtizberea: “Prozesu horri esker tokiko enpresek etengabeko laguntza izango dute konpromiso etikoa aktibo mantentzeko. Pertsonak eta lurraldea erdigunean jartzen dituen eredu turistikoa sendotzeko aukera bat da”.

Aipatutakoaz gain, Bidasoa bizirikek udako turismoaren balantze positiboa egin du, ekainetik irailera 26.808 bisitari izan baitituzte Arma Plazako turismo bulegoek, Portuak eta Irungo Turismo Bulegoan, iaz baino 2.510 gehiago. Horietatik %558,38 Espainiar Estatukoak izan dira, eta %41,62, berriz, Frantzia, Alemania, Ingalaterra edota Holandatik etorritakoak. 

Azkenik, nabarmendu dute hotelen okupazioa %93koa izan dela, eta batez beste pertsona bakoitzak bi gaueko egonaldia egin duela. Hoteletan izan direnen %37,24 izan da atzerritarra. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.