Ekonomiaren sustapenerako teknikari bila dabil udala
Urriaren 23ra arte dago zabalik ekonomia sustapenerako teknikari plaza betetzeko hautaketa prozesura aurkezteko epea.
Hondarribiko Udalak ekonomiaren sustapenerako teknikari plaza betetzeko hautaketa prozesua martxan jarri du. Urriaren 23an itxiko du lehiaketa-oposiziora aurkezteko epea.
Izan ere, lanpostu publiko ugari sortu ditu aurten udalak: bederatzi administrari, bost udaltzain, kontratazio arduradun bat, hirigintzako teknikari bat eta bi arkitekto. Hala, “udal langileen baldintzak hobetzeko eta egonkortzeko lan handia egin dela” adierazi du udalak.

