Animalien ongizaterako ordenantzaren berri ematen ari da Udaltzaingoa
Udalbatzak maiatzean egindako ohiko bilkuran onartu zuten animalien ongizaterako udal ordenantza berria. Orain, haren berri ematen ari dira.
Irungo Udaleko Segurtasunerako eta Herritarren Bizikidetzarako Arloko ordezkari den Iñigo Bergesek jakinarazi du informazio kanpaina bat jarri dutela martxan, zeinetan Udaltzaingo laguntzaileen bidez herritarrei animalien ongizaterako ordenantzaren puntu nagusien berri ematen zaien.
Laguntzaile horiek auzoetan barrena dabiltza udalaren baimenik gabe bide publikoan animaliak elikatzeko debekuari buruz informatzen, eta, aurrerago, beste kanpaina batzuen barruan ordenantzaren beste betebehar batzuk landuko dituztela jakinarazi dute.
Berges: “Udaltzaingoko laguntzaileen pedagogia lana funtsezkoa da bermatzeko araudi berria ez dadin bihurtu paper erre, baizik eta herritarrek argi eta garbi barnera dezaten eta bizikidetza hobetu dezan”.
Era berean, azaldu dute kanpaina hori Segurtasunerako eta Herritarren Bizikidetzarako Arloa azken hilabeteetan Irunen animalien babes eta ongizatea areagotzeko hartzen ari den neurrien barruan dago. Hots, nabarmendu dute udalbatzak maitzean egindako ohiko bilkura batean onartu zutela aho batez animalien ongizaterako udal ordenantza berria, 1994tik indarrean zegoen araudiaren ordez.

