Urriaren 11n egingo dute Merka2dasoa azoka
10:00etatik 14:00etara egingo dute azoka, Irungo Zabaltza plazan. Bigarren eskuko gauzak erosi ahal izango dira.
Merka2dasoa azokak badu dagoeneko urteko azken hitzordua: urriaren 11. Irungo Zabaltza plazan egingo dute 10:00etatik 14:00etara, eta bigarren eskuko artikuluak izango dira nagusi, hala nola, arropa, liburuak, jostailuak, kiroletako materiala, etxeko tresnak… Alabaina, azpimarratu dute ez direla onartuko artikulu berrien salmenta, stockean dauden produktuak, eskulanak edota merkaturako sortutako obrak.
Azoka horretan parte hartu nahi duenak dagoeneko izena emateko aukera dauka esteka honetan. Era berean, postua jarri ezin dutenek gordailu salmenta zerbitzua erabiltzeko aukera izango dute; horretarako ez da izenik eman behar, eta liburuak, musika eta zinema artikuluak, kiroletako materiala, dekorazio objektuak edota etxeko tresna txikiak utzi ahal izango dituzte, betiere etxebizitza bakoitza hamar artikulu baino gutxiago badira. Haatik, ez dituzte onartuko arropak, bitxiak edota bolumen handiko objektuak.

