Real Unioneko beteranoek berdindu egin dute Hondarribiaren aurka
Larunbatean jokatu zuten 2025-26 denboraldiko lehen partida, eta 2-2 amaitu zein norgehiagoka. Hondartzan jokatu zuten.
Larunbatean jokatu zuten Irungo Real Union taldeko beteranoek 2025-26 denboraldiko lehen partida; lagunarteko bat izan zen, eta Hondarribia F.E.ren aurka lehiatu ziren Hondartzako zelaian.
Real Union taldean, honakoak izan ziren kirolariak: Chamorro, Hernandez, Lopez, Felipe, Gurruchaga, Mendiola, Pavon, Agirre, Tubilla, Gomez, Boned, Castro, Martin, Gonzalez, Bernardo, Garcia eta Sagredo.
Taldekoek jakinarazi dutenez, partida polita izan zen, “kalitate handiko” jokaldiekin, baina azkenean 2 -2 amaitu zen lehia. Gustura daude, ordea, emaitzarekin, partidako giroa “ona” izateaz gain, bi taldeen arteko harremana ere “ezinobea” izan zelako.

