Ondarearen Europako Jardunaldiak Irun hobeki ezagutzeko
Urrian, 'Kultura eraikitzen' lelopean, Oiasso museoak Ondarearen Europako Jardunaldietan hartuko du parte. Lau jarduera egingo dituzte.
Oiasso MuseoaIrungo Udala Ondarearen Europako Jardunaldiak burutuko dituzte datozen hilabeteetan, eta Irunek zer esana izango du ekimen horretan, Oiasso museoak ekinaldi horretan hartuko baitu parte Kultura eraikitzen lelopean.
Oiasso museoan lau ekintza antolatu dituzte, hurrenez hurren, datozen egunetarako:
Bisita gidatua Oiassoko termen aztarnategira
Aurten ireki dituzten termak dira, eta, gainera, Gipuzkoako bakarrak dira. Bisita horren bidez bertaratzen direnek termen egiturak ezagutzeaz gain, haren funtzionamenduak zein diren ezagutuko dute. Hots, erromatar ohiturek bertakoen bizitzan izandako eragina ere izango dute aztergai hitzordu horietan. Jarduera herritar guztiei zuzendutakoa da, eta izena eman behar da aldez aurretik 943 63 93 53 zenbakira deituta edota mezu elektroniko bat idatzita. Plaza mugatuak dira eta sarrerak 5,75 euro balio du. Saio horiek urriaren 4, 11, 18 ea 25ean izango dira, 11:00etan gaztelaniaz eta 12:00etan euskaraz.
Ibilbide bat termetatik: esperientzia bat erromatar erara
Jarduera hau tailer bat da, eta bereziki ikastetxeetako behar bereziak dituzten ikasleei zuzenduta dago. Haren helburua erromatar garaiko termen egiturak eta funtzionamendua ezagutzea da, eta bidea bi ataletan banatuko dute: ibilbidea eta tailerra. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dute parte hartzaileek termen gela nagusiaren zoladuraren miniatura bat berregingo dutela eskulanen bidez. Jarduera hau urriaren 2an eta 9an izango da, 11:00etan, euskaraz. 4 euro balio du sarrerak, eta izena eman behar da aldez aurretik 943 63 93 53 zenbakira deituta edota mezu elektroniko bat idatzita.
Ihes gela: Haizea arkeologoa Oiasso museoko eraikinean
Esperientzia berri bat da honakoa, non parte hartzaileek taldean zenbait proba gainditu beharko dituzten. “Oiassoko aztarnak ikertzen ari zela Haizea Arrasate arkeologoa modu misteriotsua desagertu da. Zer gertatu zaio?” da jolasaren planteamendua. DBH eta Batxilergoko ikasleentzat da jarduera, eta urriaren 16 eta 23an baino ez dute egingo. Sarrerak lau euro balio du eta izena eman behar da aldez aurretik 943 63 93 53 zenbakira deituta edota mezu elektroniko bat idatzita.
Elexazarko aztarnategi erromatarra (Amurrio)
Hitzaldi bat da honakoa, eta azaroaren 28an baino ez dute egingo, 19:00etan, gaztelaniaz. Doan da hitzordua, baina izena eman behar da aldez aurretik 943 63 93 53 zenbakira deituta edota mezu elektroniko bat idatzita.
Jardunaldien egitarau osoa ikusteko, egin klik hemen.

