'Mikologia ezagutzen' jarduera egingo dute Lapurriturrin
Urriaren 11n izango da jarduera, eta 8 eta 12 urteko haurrak dituzten familientzat da. Izena eman behar da, derrigor, aldez aurretik.
Aiako Harriko Parke Naturalean dagoen Lapurriturriko informazio puntuak jarduera eskaintzarekin jarraitzen du, eta hurrengoa urriaren 11n izango da. Mikologia ezagutzen da ekintza, eta Lapurriturri inguruan dauden onddoak izango dira protagonista, bertaratzen direnek horiek ezagutzeko aukera izango baitute. Oinez egingo dute ibilbidea zenbait datu ikasten dituzten bitartean; 11:00etan hasiko da, Lapurriturriko informazio puntutik bertatik.
Antolatzaileek aurreratu dutenez bide horretan espezie adierazgarrienak ezagutuko dituzte Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia Saileko ordezkari baten laguntzarekin; hark eskainiko du oinarrizko informazio guztia.
Era berean, jakinarazi dute jarduera herritar guztientzat dagoela zabalik, baina bereziki 8 eta 12 urte arteko haurrak dituztenei gomendatzen zaiela. Hots, mendian ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak, ura eta hamaiketakoa eramatea ere gomendatu dute arduradunek.
Jarduera horretan izena ematea derrigorrezkoa da, eta horretarako 010 zenbakira deitu edota udal webgunearen bidez inskribatu behar da.
Lapurrituttiko informazio puntua asteburu, jaiegun eta zubi guztietan egongo da irekita urriaren 31ra bitartean, 09:30etik 13:30ra.

