Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Elkarrekin Irunek "premiazko erronkei" eusteko eskatu dio udal gobernuari

Nabarmendu dute beharrezkoa dela, besteak beste, aparkalekuen eta mugikortasunaren arazoei heltzea edota tokiko merkataritza sustatzea.

Leire Perlines Apalategi
Irun
2025/09/27

David Nuño Elkarrekin Irun taldeko bozeramaileak berriki salatu du udal gobernuak lehentasuna ematen diola Via Irun edota erabilera anitzeko kiroldegia bezalako proiektuetan oinarritutako agendari; azpimarratu du proiektu horiek “hiriarentzat positiboak” direla, baina uste dute ez luketela ke lasterra izan behar “benetako arazo eta erronka premiazkoagoak estaltzeko”.

Nuño: “Beti egongo gara herritarren bizitza hobetzen duten proiektuen alde, baina arduraz jokatzeko ere eskatzen dugu. Gobernu honek bi milioi euro inbertituko ditu erabilera anitzeko kiroldegi berriaren proiektuaren idazketan, eta bitartean, hogeita hamar urte daramatzagu Plaiaundiko kirol instalazioek kokaleku berria izateko zain”. Gauzak horrela, bozeramaileak nabarmendu du Artaleku eta Azken Portuko kiroldegiek mantentze lanetan eta baliabideetan hobekuntzak behar dituztela “aspalditik”.

Ildo horretatik, taldeak deitoratu du erakundeen arteko lankidetzak proiektu horiei bultzada emateko balio izan duela, baina “osasunaren arloan, esaterako, urte luzeak daramatzagu lankidetza horrek emaitzak eman gabe”. Alabaina, diote legealdi hasieratik gobernu horrek “zailtasunak izan dituela gauzak aurrera ateratzeko”, eta berriki koalizio gobernu bat osatu duela “bere burua eusteko”.

Azkenik, Elkarrekin Irunek argi utzi nahi izan du “beharrezkoa” dela aparkalekuen eta mugikortasunaren arazoei heltzea, tokiko merkataritza sustatzea, auzoak biziberritzea, herritarren parte hartzea handitzea eta bizikidetza hobetzea. Baina, “legealdia amaierara hurbiltzen ari da eta dugu ikusten erronka horiek egungo gobernuaren lehentasuna direnik”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.