Crisanta Llanos Saezek ehun urte bete ditu
Burgosen jaioa da, baina hemeretzi urte dituenetik bizi da Irunen. Cristina Laborda Irungo alkatea joan da pertsonalki zoriontzera.
Crisanta Llanoa Saez Irungo bizilagunak ehun urte bete ditu. Quintanaelez de Bureban (Burgsos) jaio zen, baina hemeretzi urte dituenetik bizi da Irunen. El Pinar auzoan du etxea, eta egunak San Migeleko adinekoen zentroan igarotzen ditu.
Urtebetetzea ospatzeko, baina, Cristina Laborda Irungo alkatea bertaratu da San Migelera hura pertsonalki zoriontzera eta hiriaren izenean opari bat ematera.

