Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sexu erasoa arbuiatu eta deitoratu du Irungo Udalak

Elkarretaratzea egingo dute gaur (hilak 26), 19:00etan, San Juan plazan. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete.

udaletxean puntu morea Elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, San Juan plazan.
Oarso Bidasoko Hitza
Irun
2025/09/26

Hilaren 24ko egunsentian eraso sexista bat egon zen Irunen, eta horren aurrean adierazpen instituzional bat argitaratu du Irungo Udalak. Idatzi horretan zehaztu dutenez, argi utzi dute “guztiz” arbuiatu eta deitoratzen dutela erasoa, eta babesa zein gertutasuna adierazi dizkiela biktimari eta haren ingurukoei. 

Zehaztu dutenez, udalak gertakariaren berri izan duen unetik “erasoari buruzko informazioa berretsi, egiaztatu eta zabaldu” ondoren, indarkeria sexistaren alorreko erakundeen arteko arreta eta koordinazio protokoloa aktibatu dute “bildutako informazioa baloratzeko eta koordinazioa antolatzeko, biktimari eta haren ingurukoeei arreta egokia ematen zaiela bermatze aldera”. 

Eta honela jarraitu dute: “Irungo Udalak erabaki hauek hartu ditu: alde batetik, udalaren jarrera irmoa adieraztea, argi eta garbi esateko ez ditugula onartzen emakumeen giza eskubideak urratzen dituzten eraso hauek eta, bestetik, herritar guztiei bide bat eskaintzea indarkeriazko ekintza hauek arbuiatu ditzaten, erasotako emakumeek eta, azken batean, emakume guztien askatasunaren kontrako ekintzak baitira. Emakumeen kontrako indarkeriak erasotzaile eta biktima banakoak ditu, baina emakumeak kontrolpean eta mendean betikotu nahi dituen egiturazko arazo bat du jatorrian”.

Ildo beretik, azpimarartu dute indarkeria hori ez dela gertakari isolatuen emaitza, ez eta azalpenik gabeko ekintzen ondorioa. Hots, genero aurreiritzietan oinarritutako sozializazio baten ondorio larri eta lazgarriena dela diote. “Sozializazio horrek emakumeak desberdintasun materialeko egoera batean mantentzen dituen gizartearen antolamendu baten aldeko giroa sortzen du, eta horrela emakumeen bizitzak prekarizatzen dira eta ez dira aitortuak gizonen pareko herritar gisa, eta beren oinarrizko eskubideak baliatzeko oztopoak jartzen zaizkie”. 

Era berean, nabarmendu dute udalak lanean jarraituko duela arazo sozial horri aurre egiteko behar adina neurri sustatzeko; “gure bizikidetza demokratikoaren oinarriei zuzenean eragiten dien arazoa da”. 

Azkenik, udalak dei egin die herritarrei gaur (ostirala, hilak 26) San Juan plazan egingo den elkarretaratzera bertaratzeko, eta babesa adierazi die mugimendu feministak gertakaria deitoratzeko antolatutako ekitaldi guztiei. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.