Hezkuntza komunitateak ere, Palestinarekin
Gure Haurrak Ere Badira plataformaren deiari jarraiki elkarretaratzeak egin zituzten atzo ikastetxeen atarian.
Talaiako langileak, atzoko elkarretaratzean. Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egin zituzten atzo Gure Haurrak Ere Badira plataformak deituta Oarsoaldeko eta Bidasoko ikastetxeetan. Helburua: Palestinari elkartasuna adierazi eta genozidioa gelditzea eskatzea. Atzorako ikastetxeetan Palestinarekiko elkartasun agerraldiak zituen deituta plataformak, eta Bidasoko zentroetan ere egin ziren mobilizazio eta elkarretaratzeak, beraz. Hondarribiko Talaiako langileek ere egin zuten elkarretaratzea, eta ondoko argazkia haiek HITZAra bidalitakoa da.
Atzokoa, dinamika luzeago baten lehenengoa izan zen. Izan ere, hasiera batean lau ostegunez jarraian egingo dituzte mobilizazioak hezkuntza zentroen parean. Hezkuntza komunitateek eta irakaskuntzako sindikatuek deitu dute dinamikara.
Atzoko, edo aurrerago egingo diren mobilizazioen berri eman edo irudiak HITZAra bidaltzeko, baliatu posta elektroniko helbide hau.

