Erretinaren Nazioarteko eguna dela eta, udaletxea argiztatuko dute
Hilaren 28ko gauean berdez eta urdinez argiztatuko dute eraikinaren pareta.
Erretinaren Nazioarteko Eguna dela eta, Irungo Udalak jakinarazi du igandean (hilak 28) udaletxeko pareta berdez eta urdinez argiztatuko duela. Espainiako Erretinako Distrogia Hereditarioen Elkarteen Federazioak egin du eskaria “inspiratzen duten argiak” kanpainaren baitan.
Jakinarazi dutenez, ekintza horren helburua da munduan ikusmen urritasuna edota itsutasuna sufritzen duten bi mila milioi pertsonari baino gehiagori eragiten dien desgaitasuna ikusaraztea.

