Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Emakume seniorrek indarrak batu dituzte berriz

Bi urtez izan dira Urgara Txingudi Waterpolo Klubeko emakume seniorrak euren kabuz lehiatu ezinik, ez baitziren nahikoa taldea osatzeko. Aurten, ordea, taldea egin eta martxan dira.

Leire Perlines Apalategi
Hondarribia,Irun
2025/09/26

Urgara Txingudi Waterpolo Kluba kirolarekiko pasioa errotuta duen, eta eskualdeko nortasunaz eta balioez harro dagoen taldea da. Klubaren izena da horren adibide argiena: Urgara da lehen izena, eta haren lehen zatia ur da; eta bigarrena, berriz, gara, gu, taldea esan nahi duena. Klubaren abizena Txingudi da, klubak hartzen duen eskualdea alegia, eta haien kolore korporatiboak gorria, zuria, beltza eta berdea dira, euren hitzetan “gure kulturaren eta sustraien koloreak”. 

Waterpoloa ez da bereziki kirol ezaguna —Gipuzkoan bi talde baino ez daude–, baina Urgara Txingudik ibilbide luzea du. 2004. urtean sortu zen, eta Irun Oiasso 1766 waterpolo klubean du hasiera. Izan ere, Irun Oiasso 1766 elkartea Bidasoa XXI klubeko waterpolo sekzioan integratu zen ondoren, eta hala aritu zen 2021-2022 denboraldira arte. Urte hartan bertan, waterpoloa Bidasoa eskualdean sendotzeko eta sustatzeko asmoz, Bidasoa XXIetik bereizi eta Urgara Txingudi Waterpolo Kluba sortu zuten. 

Paula Aragon klubeko presidenteordea da, eta helburuez galdetuta, argi du erantzuna: “Garrantzitsuena da ikusgarri egitea. Jendeak ikusi behar du Irunen zein giro dagoen; ikus dezatela kirol bat dagoela, eta deskubritu dezatela waterpoloa zer den. Ikusgarriago izan behar dugu jendeak jakiteko hemen gaudela, eta aukera izan dezala nahi duen orok gurera batu eta kirol horri aukera bat emateko. Piña, talde estu bat izatea da helburua jokatzen jarraitzeko aukera izan dezagun”.

Aragon da klubaren zuzendaritza batzordea osatzen duen kideetako bat, baina ez pentsa berria denik honetan, ez, 11 urte zituenetik baitago lotuta klubarekin. Pozik kontatu du presidenteordeak zein harreman duen taldearekin. Haurtzarora egin du jauzi horretarako, eta igeriketa ikastaro batean kokatu du istorioa. Lagun batzuekin ari zen igerian 11 urte zituela, eta Sergi Perezek —orduko entrenatzailea— Aragon eta beste haur batzuekin egin zuen topo. Waterpoloa zer zen kontatu zien hark haurrei, eta taldea osatzeko jende bila zebilela esan zien: “Liluragarria iruditu zitzaigun denoi. Harrigarria iruditu zitzaigun igerilekura sartze hori pilota batekin jokatzera. Hortaz, hemen nago 11 urte nituenetik, ez naiz sekula joan”.

Aragonek hitz ederrak baino ez ditu Perezentzat: “Waterpoloaren bidea ireki zuena izan zen; bera izan da ezagutu dudan entrenatzaile bakarra waterpoloari boom-a eman diona. Irunera ekarri zuen zuzenean, eta hari esker izan genuen aukera kirol horretan hasteko”. Ondo egin zituen lanak Perezek, gaur egun ozen esan baitezakete sei talde dituztela klubean: benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak, gazteak eta seniorrak, eta orotara 75 lizentzia inguru dituzte. 

Emakume seniorrak, bueltan
Kirolari ikusgarritasuna falta zaiola dion arren, Aragon bereziki ilusionatuta agertu da emakume seniorren taldearekin, duela zenbait urte kirola utzi zuten emakumeak itzuli baitira “etxera”. 

Duela bi urte seniorren taldea Eibarko Urbat Waterpolo taldearekin elkartu zen lehiatu ahal izateko, eta, iaz, ezin zuten lehiatzerik ere izan. “Zuzendaritza aldatzearekin eta kluba apur bat aldatzearekin batera aurrez gurekin jokatutako zenbait pertsonak gurera etortzea erabaki dute, eta ilusio handia egiten dit horrek”, gehitu du. 

Polita da, hortaz, Urgara Txingudiren ibilbidea. Pixkanaka, pasioz eta indarrak batuta euren helburuak lortzen ari dira. 

Urriaren 11n (larunbata da) hasiko da maila gehienentzat 2025-2026 denboraldia, baina hori eta gero izango da kirola ezagutzeko aukera; izan ere, oraindik ziur ez dagoenarentzat edota kirola lehen aldiz ezagutu nahi duenarentzat hilabetez doan probatzeko aukera luzatu du klubak. Aukera hori baliatu nahi duenak urgaratxingudi@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali edota 649 93 48 36 zenbakira deitu behar du. Zuzenean inskribatu nahi duenak urgaratxingudi.eus helbidean dagoen inprimakia bete behar du. 

Klubeko taldeek Euskal Igeriketa Erakundeak antolatutako lehiaketetan hartzen dute parte, eta Azken Portun entrenatzen dira. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.