Azken Ostirala egingo dute gaur, Zabaltza plazan
20:00etan egingo dute elkarretaratzea. Aurreratu dute urriaren 18an Bilbon elkartuko direla han egingo duten II. Konferentzian.
Sare eta Etxeratek antolatuta, Azken Ostirala egingo dute gaur, hilak 26, 20:00etan, Zabaltza plazan.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, zigorrak betetzen ari diren 126 presoetatik 64 dira egunerokotasunean kalea zapaltzen ari direnak, baina, haatik, azpimarratu dute “beraien zigorrak erregimen itxian betetzen ari diren presoen kopurua zehazten duen zifrak are txikiagoa behar lukela izan beste edozein arrazoiengatik esptxean dagoen edozeini aplikatzen zaizkion lege eta espetxe politikak aplikatuko balitzaizkieke euskal prsoei”. Hots, gehitu dute oraindik erbestean dauden 15 iheslari eta 3 deportatuen egoerak sufrimendu izugarria eragiten jarraitzen duela. “Bide horretan sakondu beharra dago, salbuespena ezin delako gehiagp luzatu, sufrimenduak ezin direlako gehiago luzatu eta konponbideak, bakeak eta elkarbizitzak ezin duelako gehiago luzatu”.
Ildo horretatik, jakinarazi dute Bilboko Euskalduna Jauregian elkartuko direla urriaren 18an egingo duten bigarren konferentzia batean.
“Zubiak eraikitzeko momentua da eta zubiak egun batetik bestera eraiki ezin daitezkeela jakin badakigu ere, zubiari falta zaizkion piezak jartzen jarraituko dugula berretsi nahi dugu. Orain arteko bidean, behin betiko konponbidea, bakea eta elkarbizitza lortu arte jarraituko dugu lanean. Ezin baita gehiago luzatu”.

