Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Osakidetzak haur eta gazteen psikiatria zerbitzua berrezarri du

Dagoeneko martxan dago zerbitzua. Era berean, jakinarazi dute eskualdeko lehen mailako arreta indartuko dutela familia mediku eta pediatrekin.

Leire Perlines Apalategi
Hondarribia,Irun
2025/09/23

Bidasoko eskualdean haur eta nerabeen psikiatria zerbitzua martxan dago atzotik Irungo Osasun Mentaleko Zentroan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak abian jarritako estaldura zaileko EPEari esker. Hots, lehen mailako arreta indartuko dutela ere jakinarazi dute familia mediku eta pediatrekin. 

Gauzak horrela, nabarmendu dute Bidasoko ESIa izango dela osasun langileekin gehien indartzen den eskualdeetako bat, eta “horrela Osasun Sailak herritarrei arreta hurbila eta kalitatezkoa bermatzeko duen lehentasunari erantzungo” zaiola. 

Lehen zegoen profesionalak lekualdatzea eskatu zuen, eta hilabete horietan Donostiako Alde Zaharreko Osasun Zentroan eman diete arreta adingabeei “modu jarraituan eta gorabeherarik gabe, bolumen asistentzialari eutsiz eta baita areagotuz ere, eta horrela itxaronaldiak murriztuz”. Gehitu dute, bestalde, haurren eta gazteen osasun mentalaren arreta psikologo, erizain eta psikiatra profesionalek osatutako talde multidiziplinar batek ematen duela, eta Bidasoko eskualdeko haur eta gazteen psikologia zerbitzua eta erizaintzako arretak “normaltasunez” funtzionatu dutela aldi horretan. Hots, nabarmendu dute arreta hori “indartu” egin dela, “bereziki haur eta gazteen psikologia arloa”. 

Irungo Osasun Mentaleko Zentroko lanpostua estaldura zaileko EPEan Euskal Autonomia Erkidego osoan eskainitako sei lanpostuetako bat da, “eta horri esker eskualdean bertan haurren eta nerabeen osasun mentalari arreta emateko funtsezko baliabide bat berreskuratu da”. 

Azkenik, Osasun Sailak azpimarratu du “oso garrantzitsua” dela zerbitzua pazienteen ingurune hurbilean eskuragarri egotea. “Irungo jarduera berreskuratzearekin lehentasun bat bete da”. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.