23. Sagar Eguna ospatuko du igandean Ola sagardotegiak
Igandean (hilak 28) izango da Sagar Eguna, eta 11:30ean emango diote hasiera egunari. Zizarra dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Igande honetan (hilak 23) ospatuko du Ola sagardotegiak 23. Sagar Eguna.
11:30ean emango diote hasiera egunari, eta pitarra, txistorra, sagardoa, haur jolasak eta sagar erakusketa izango dituzte egun osoan zehar.
Gainera, bertaratzen direnek zizarra, aurtengo lehen sagar zukua dastatzeko aukera izango dute.

