'Hikastaroa', hasiberriek hika ikas dezaten
Hika aritu nahi baina ez dakitenei zuzendutako ikastaroa da 'hikastaroa'. Astearte eta ostegunetan egiten dituzte saioak, 18:00-19:30 artean.
AEKren matrikulazio kanpainako artxiboko irudi bat. Ximun Leturia Lete Bidasoko AEK-k hika ikasteko aukera ematen du Hikastaroa programarekin. Hasiberriei zuzendutako eskolak dira, eta astean bi egunetan izaten dira saioak, zehazki, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:30era.
Irungo euskaltegiak jakinarazi duenez, izena emateko aukera dago oraindik eskaintza horretan.
Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

