Udal gobernuaren "lidergorik eza" salatu du Irungo Podemosek
Irungo Emigrazio eraikinaren proiektua "etengabe" atzeratu izana da, Podemosen ustez, "udal gobernuaren ageriko ezintasunaren adibide esanguratsuena".
Irungo Podemosek salatu du “Udal Gobernuak ez duela lidergorik ezta udalerrian herritarren garapena eta bizi kalitatea bermatzeko ezinbestekoak diren proiektuak aurrera eramateko inolako gaitasunik”. Horren berri emateko, prentsaurrekoa eman dute Miren Etxebeste Podemos Irungo koordinatzaileak eta Thania Pazos Podemos Irungo bozeramaile eta zinegotziak. Irmo egin dute salaketa: “Aurreko legegintzaldian hasitako proiektuak amaitu edo inauguratu besterik ez dute egiten Podemosek gobernu taldean emandako bultzadari esker”.
Legealdiaren erdia igaro den honetan, gehitu dute aurreko legealdian hasitako proiektu asko “trabatuta” geratu direla, “bereziki PSEk eta EAJk urtarrilean sinatutako gobernu akordioaren ondoren”. Are, ezintasun horren “adibiderik argiena” Emigrazio eraikinaren proiektua dela diote, eta, azpimarratu dute uddalerriak eta, bereziki, San Migel auzoak urteak daramatzatela zain. Hona, hitzez hiz, Etxebeste eta Pazosek esandakoak: “Atzerapenak eta arazoak kateatu dituen proiektua da, soilik Gobernu taldearen lidergo faltagatik. Lehen fasea duela urtebete amaitu behar zen, eta, hala ere, bete gabeko daten zerrenda bat kateatzen du”.
Gaineratu dutenez, Emigrazio eraikina atzerapenak eta arazoak etengabe kateatu dituen proiektua da “soilik lidergo faltagatik”. Era berean, azpimarratu dute lehen fasea duela urtebete amaitu behar zela eta horrek “bete gabeko zerrenda bat kateatzen” duela.
Ildo horretatik, gogorarazi dute iaz obrak azarora atzeratu behar izan zituzten “Lanbideren eta SEPEren bulegoak beste leku batera eramateko denbora izan zezaten. Hala ere, 2024ko abenduan Lanbidek leku berean jarraitzen zuen, eta obrak hasi gabe jarraitzen zuen”. Alabaina, gehitu dute obrak oraindik ez dituztela amaitu eta “Lanbideren bulegoek ezin” dutela beren zerbitzua “ondo eman obren erdian”. Eta, horrela jarraitu dute: “2022an, aurreko agintaldian, Lanbiderekin akordio bat iragarri genuen bulegoak lekualdatzeko. Ulertezina da, Eusko Jaurlaritzan eta Udalean alderdi berdinek gobernatuta, akordio hori betetzea ezinezkoa izatea “.
Etxebestek eta Pazozek azpimarratu dutenez, proiektu hori da “Udal Gobernuak hirirako ezinbesteko proiektuak abian jartzeko duen gaitasun ezaren adibiderik aiderazgarria. Legegintzaldiaren lehen zati horretan ez da aurrerapen txikirik ikusi EAJren eta PSEren Exekutiboak iragarritako proiektuetan”. Hots, gaineratu dute legealdi honetan ikusten ari direla “nola amaitzen eta inauguratzen diren aurreko legegintzaldian Podemosen bultzadarekin Jaurlaritzan hasitako proiektuak”. Horren adibidetzat CBA Kultura Zentroaren bigarren fasearen inaugurazioa aipatu dute. Gaineratu dute, bestalde, Podemosen zigilua duten planen zerrenda luzea dela: Emakumeen Etxea, Terma Erromatarrak Museoan integratzea, Txenperenea eta San Migel Anaka hiri planeamenduaren gailurrra, Irun Zuzenean jaialdia, herriko bihotzen dagoen kultur zentro berriari izena eman diona, Alardearen eremuan alokairuko etxebizitzak…
Podemosen bozeramaileak “kezkatuta” agertu dira “Jaurlaritzak emigrazio eraikinaren proiektua aurrera eramateko erakutsi duen ezintasuna hirirako garrantzitsuak diren eta erakundeen lankidetza behar duten beste proiektu batzuetara eramateagatik. Zer gertatuko da Txenperenearekin, Erabilera Anitzeko Pabiloiarekin, San Migel Anakako etxebizitza sustapenekin, Korrokoitzeko eremuarekin, bizikidetza planarekin, Txingudiko Plan Zuzentzailearekin, Hiri Garapeneko Plan Orokorrarekin, Irungo Bidean polo ekonomiko bat garatzearekin”.
Agerraldiaren amaieran, EAJk eta PSEk duela zortzi hilabete herritarrei aurkeztu zieten gobernu programaren kronograma eta gauzatze maila helarazteko eskatu die Podemos tokiko gobernuari. “Udal Gobernuak herritarrei emandako hitza bete behar du”, amaitu dute.

