Eman daiteke izena Legaleon-T antzerki taldean
Irungo antzerki taldea da Legaleon-T, eta ume, gazte zein helduentzat ematen dituzte ikastaroak. Eman daiteke horietan izena.
Legaleon -T Irungo antzerki taldea da, eta ume, gazte zein helduentzat ematen dituzte ikastaroak.
Haurren taldea 7 eta 11 urte artekoek osatzen dute, eta euren saioak astelehenetan izaten dira, 17:30etik 19:00ak arte; gazteen taldea, berriz, 12 eta 17 urte artekoentzat da, eta euren saioak astearteetan izaten dira, 17:15etik 19:15ak arte. Azkenik, helduen taldea; 18 urtetik gorako pertsonek osatzen dute, eta euren saioak ere astelehenetan izaten dira, 19:00etatik 21:00ak arte.
Orain, ikasturtearen hasierarekin batera, izen emate epea zabaldu dute, eta hori mezu elektroniko bat idatzita edota 747 45 31 78 zenbakira deituta egin daiteke, 11:00 eta 13:00 artean.
Antzerki talde horrek norbanako bakoitzaren ezaugarri propioetatik heltzen dio lanari; pertsona horren gorputza, mugitzeko era, keinuak, mugak eta indarguneak bezalakoak aztertzen dituzte, eta elementu horiek “modu ordenatuan” uztartzen dituzte, betiere, noski, antzerkiaren begiradapean.
Saioen edota konpainiaren inguruko informazio gehiagorako, egin klik hemen.

