Eguzkitza ikastetxera lekualdatu dute Merka2dasoa azoka
Zabaltza plazan egin behar zuten hasiera batean azoka, baina eguraldiaren iragarpena medio lekuz aldatzea erabaki dute.
Hilaren 21ean egingo dute Merka2dasoa bizikleta azoka, baina, eguraldiaren iragarpena dela eta, ekimenaren kokapena Eguzkitza ikastetxera lekualdatu dute.
Azoka horren bidez herritarrek aukera izango dute bigarren eskuko bizikletak eta patinete elektrikoak erosi eta saltzeko, “berrerabilpena sustatuz eta eskualdeko mugikortasun jasangarria indartuz”.
Azoka 10:30etik 14:00etara egingo dute.

