'Antiarrazismoa jomugan, muga arrazista suntsitu' jardunaldiak
Parean elkarteak, Harrera Sareak, BorBorrek eta Bidasoa Etorkinekin elkarteak hainbat jarduera antolatu dituzte hilaren 25 eta 30erako. Helburua argia da: oldaraldi arrazistari aurre egitea.
Oldarraldi arrazistari aurre egiteko helburuarekin Parean elkarteak, Harrera Sareak, BorBorrek eta Bidasoa Etorkinekin elkarteak hitzaldi eta mahai inguru bana antolatu dituzte.
Lehen hitzordua hilaren 25ean izango da. Larreaundi-Olaberriako Auzo elkartean Begirada feminista eta antiarrazista deituriko hitzaldia eskainiko du Jeanne Rolande arrazakeriaren auekako ekintzaile feminista, ikerlari, prestatzaile eta aholkulariak. Hitzaldia frantsesez izango den arren, zuzeneko itzulpengintza zerbitzua eskainiko dute. Saioa 19:00etan hasiko da.
Bigarren hitzordua, berriz, hilaren 30ean izango da Avenida zubian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Asier Gogorzak ipurtargien dantza izeneko emanaldia eskainiko du, eta segidan, 18:30ean Muga arrazista ulertu, muga suntsitzeko mahai ingurua egingo dute.
Parte hartzaileak Ignacio Mendiola (La danza de las luciernagas liburuaren egilea), Eñaut Aramendi, Bidasoa Etorkinekin elkarteko kidea, eta Oihana Galardi, Irungo Harrera Sareko kidea izango dira. Eguraldi txarra izan ezkero Palmera Montero gunean egingo dute.

