Pentsagune Feministaren aurkezpena, larunbatean
Larunbatean 11:00etatik 13:00etara izango da aurkezpen saioa, udal liburutegian. Maite Darcelesek dinamizatuko du.
Maite Darceles idazlea Feminismoaren zenbait alderdi “irakurgaien bitartez” aztertzeko asmoz, Pentsagune Feminista tailerraren aurkezpen saioa izango da larunbatean.
Maite Darcelesek dinamizatuko du “gogoeta eta eztabaidarako gune seguru eta aberatsa”. Erakunde, enpresa eta bestelako hainbat eragilerekin lanean dihardu dinamizatzaileak, eta “bere ustez, feminismoa erabilgarria da erakundeak, lan mundua eta gizarte hobetzeko”.
Elebiduna izango da aurkezpena. Larunbatean, hilaren 20an, Hondarribiko Udal Liburutegian izango da, 11:00etatik 13:00etara.

