Ikasturte berrirako hainbat jarduera antolatu ditu Emeki elkarteak
Datozen hilabeteetarako antolatu dituzten jardueren berri eman eta horietan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.
Ikasturte berrirako hainbat jarduera antolatu ditu Emeki elkarteak: Batukada feminista, literatur tailerra, Argi hitz egiten zikloa… Horien guztien berri eman eta antolaturiko ekintzetan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.
- Elkarrekin ibiltzen: Irailak 20, 11:00 (Europako Mugikortasunaren Astearen baitan) Hondarribiko emakumeei herriko espazio publikoei buruzko pertzepzioak oinez partekatzeko proposamena landu du Emekik. Guztientzako irisgarria dela aurreratu dute.
- Batukada feminista ikastaroa: Irailak 20, 11:00etatik 12:30era.
- Literatur tailerra: Urriaren 7tik aurrera
- Argi Hitz egiten Zikloa: Lehen atala urriak 17, 17:00etatik 19:00etara, Emeki elkartean. Sexualitate eta harreman afektibo-sexualen inguruko ziklo intergenerazionala.
- VII Ehoziri topaketa: Urriak 19, 10:00etatik 14:00etara, Jostaldi frontoian
- Rosa Boco Bedíaren eskutik hitzaldia: “El abolicionismo de la prostitución como proyecto civilizatorio”. Urriak 24 , Kultur Etxean, 19:00etan, Cristina Ubani moderatzaile gisa arituko da, (Gaztelaniaz).
- Mujer en el arte y la mitología: Urriaren 15etik aurrera asteazkenero Emeki elkartean, Maria Jose Noainen eskutik, (Gaztelaniaz). Matrikula losviajesdeaspasia.com -en egin behar da. 80 euro.
Egin klik hemen Emekiren agenda osoa ikusteko.

