Herriko txokoak margotzeko gonbita luzatu du Arma Plazak
Mapa baten bidez herriko txoko adierazgarrienak arakatu eta horiek margotzeko jarduera antolatu du Arma Plaza Fundazioak. Hitzordua urriaren 4an izango da, larunbata.
Urriaren 4an herritarrak Hondarribiko txoko adierazgarrienak marraztera gonbidatu nahi ditu Arma Plaza Fundazioak. Familian, lagunekin edo bakarrik, adin eta pertsona ororentzat irekita dagoen jarduera da antolatu dutena, eta ez da aldez aurretiko esperientziarik izan behar. ” Jakin minez etorri besterik ez da egin behar”, esan dute.
Parte hartzaile bakoitzari A4 papera eta ondare leku garrantzitsuenak jasotzen dituen plano bat banatuko diote eta bi orduko epean herriko txoko adierazgarriren bat marraztu beharko dute.
Bi aukera izango dira parte hartzeko: goizeko 10:30etik 13:00etara, lehena eta arratsaldeko 15:30etik 18:etara, bigarrena. Ordua heltzen denean marrazki guztiak jaso eta erakusketa kolektibo bat egingo dute. Horiek ikusteko Arma Plazako erakusketa gelara joan beharko da, urriaren 10etik 30era.
Izena emateak Arma Plaza Fundazioaren webgunearen bidez egin beharko dira: esteka hemen.
Urriaren 4ko egitaraua:
- 10:30ean: Aurkezpena + lan-poltsa ematea (Arma Plaza Fundazioa)
- 11:00etatik 13:00etara: Marrazketa librea
- 13:00etan: Marrazkiak jasotzea (Arma Plaza Fundazioa)
- 15:30ean: Aurkezpena + lan-poltsa ematea (Arma Plaza Fundazioa)
- 16:00 etatik-18:00etara: Marrazketa librea
- 18:00etan: Marrazkiak jasotzea (Arma Plaza Fundazioa)

