Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gaur jarriko dute martxan Artoteka arte garaikideko zerbitzua

18:00etatik 20:00etara jarriko dute zerbitzua martxan. Haren bidez interesa duten pertsonek artelanak maileguan eskuratu ahal izango dituzte.

CBAko Artoteka espazioa, inaugurazio egunean. Ximun Leturia Lete
Leire Perlines Apalategi
Irun
2025/09/18

Pasa den astean inauguratu zuten CBAren Kultura eta Sorkuntza zentroa, eta gaurtik bertako zenbait zerbitzu jarriko dituzte martxan; tartean, Artoteka. Arte garaikidea zabaltzeko eta bitartekaritza artistikorako plataforma bat da Artoteka, eta tokiko artea zenbait publiko eta eguneroko bizitzako espazioetara hurbiltzeko asmoz sortu dute. 

Zerbitzu horren bidez interesa duten pertsonek artelanak maileguan eskuratzeaz gain, sortzaileekin bitartekotza jarduerak egin ahal izango dituzte. “Horrela, interesa duten pertsonek bertako artisten lana ikasi, esperimentatu eta gozatu ahal izango dituzte, eta beren lanen bidez egungo erronkei buruz hausnartu ahal izango dute”, gehitu dute arduradunek. 

Era berean, nabarmendu dute Artoteka ekimena arte garaikidea zabaltzeko modu berriak sortzeko beharretik jaio dela “tokiko artisten lana ikusarazteko eta tokiko sorkuntza artistikoa eta haren gozamena pertsonen eguneroko bizitzara hurbiltzeko”. 

Une hauetan, honako artista hauek osatzen dute Artoteka: Mawatres, Ivan Gomez, Maite Pinto, Izaskun Araluzea, Juana Garcia Pozuelo, Estela Miguel, Saioa Olmo, Veronica Domingo, Miguel Cordero, Raisa Alava, Ra Asensi, Jenni Alvarado eta Raquel Meyers. 

Obrak mailegatzeko bi modu daude:

  • 300 eurotik beherako balioa duten obrak. Obrak garraiatu eta muntatzea interesdunen ardura izango da. Maileguak eta itzulketak ostegun arratsaldero egin ahal izango dira, eta hiriko hainbat elkarteri gonbidapena egingo zaien ekimenaren berri emateko. 
  • 300 eta 6.000 euro arteko balioa duten obren mailegua. Balio hori duten obrak ikastetxe, egoitza, osasun etxe eta antzeko gune kolektiboei eskainiko zaizkie. Mailegua martxan jartzeko bitartekaritza jarduerak diseinatuko dira, gune bakoitzaren ezaugarriak eta erabiltzaile zein artisten behar eta interesak kontuan izanik. 

Bi kasuetan obrak sei hilabeterako mailegatu daitezke gehienez. 

Aipatutakoaz gain, aurreratu dute Artotekak gehienez ere 6000 euroko balioa duten bost artelan instalatuko dituela udal espazioetan, eta hirutan obra uzten duen artistarekin tailerrak antolatuko dituela. 

Zerbitzua gaurko 18:00etatik 20:00etara egongo da martxan. 

Xehetasunak

Norbere obrak Artoteka bilduman sartzea nahi duten artistek portfolio bat bidali behar dute helbide honetara; gehienez ere hamar obra eta bakoitzaren fitxa teknikoa txertatu daitezke mezuan. Hala ere, zenbait irizpide hartuko dituzte kontuan; hala nola obra Artotekaren helburuak lortzeko egokia izatea eta arte garaikidearen egungo diskurtsoen ildotik joatea edota artistak arte gaiei buruzko bitartekaritza tailerrak ematen esperientzia izatea eta haiek euskaraz emateko gaitasuna izatea. 

Artotekak urtebeteko kontratu bat sinatuko du hautatutako artista bakoitzarekin artistak sei obra utz ditzan. Sei horietatik hiruk 6000 eurorainoko balioa izan beharko dute, eta beste hiruk 300 eurorainokoa. Artotekan utziko diren obrak urte osoko bilduman mantentzeaz gain, udalaren webgunean eta sare sozialetan partekatuko dituzte. 

Erlazionatutako edukiaCBAren Kultura eta Sorkuntza Zentro berria inauguratu dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.