Aenak aireportuan inbertituko du
Aenak 12.888 milioi euroko inbertsioa egingo du zenbait aireportutan, tartean, Hondarribikoan. Azahara Dominguez foru diputatua pozik agertu da.
Espainiako Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministeritzak jakinarazi duenez, Aenak 12.888 euroko inbertsioa egingo du aireportuetan 2027 eta 2031 artean. Horien artean egongo da Hondarribikoa.
Zenbait jarduera ahalbidetuko dizkio inbertsio honek Aenari: “terminalean prozesuak eta kalitatea hobetzea, ontziratze gelan hobekuntzak egitea, hegaldi eremuan eta plataforman ekialdeko eta mendebaldeko plataforma birmoldatzea, segurtasun ekipamenduak hobetzea, harri lubeta indartzea eta pista artekatzea operazio segurtasunak areagotzeko, eta sistemak, informazioa eta komunikazioak hobetzea”.
Pozik agertu da Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua. Hain zuzen, “abangoardiako aireportu bat izateak aukera emango dio Gipuzkoari gure lurraldea lehiakortasun plus bat emateko”. Hori dela eta, eskerrak eman dizkio Oscar Puente ministroari, “pertsona guztien mugikortasunarekin duen konpromisoagatik”.

