Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Suizidioa prebenitzeko eta familiei babesa emateko hitzaldia, asteazkenean

Iratxe Etxenike psikologoak eskainiko du saioa. Agifes erakundeko profesionala izateaz gain, Biziraun elkarteko kidea da ere, eta elkar laguntzako taldeak koordinatzen ditu bertan.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/09/17

Iratxe Etxenike psikologoak suizidioa prebenitzeko eta familiei babesa emateko hitzaldia eskainiko du Hondarribian. Laguntza sareak sortzearen garrantziaz arituko da, zehazki. Etxenike Agifes erakundeko profesionala izateaz gain, Biziraun elkarteko kidea da (suizidioak mindutako pertsonen elkartea), eta elkar laguntzako taldeak koordinatzen ditu bertan. 

Haren esanetan suizidioaren inguruan esku hartzeko beharra handia dago alor guztietan: prebentzioan, interbentzioan eta posbentzioan; “izan ere, jendeak ez daki nora jo, instituzioek ez dute gai hau osotasunean jorratzen, eta askotan, zuzenean bideratzen dute jendea Biziraunera. Gure alorra posbentzioa da eta baliabide gabezia dago”.

Askok uste dutenaren kontrara, gainera, suizidio kasuak ez direla soilik familia desegituratuetan gertatzen aditzera eman nahi du ere, eta edonori gerta dakiokeela. Horregatik, seinaleei adi egotearen garrantzia nabarmendu du adituak, eta sufritzen ari denari babesa eskaintzeko gakoak benetako denbora eskaintzea eta ingurune segurua sortzea direla adierazi du. “Ez dago hitz magikorik, baina entzuteak eta ondoan egoteak laguntzen du”. 

Hitzaldia hilaren 24an izango da, Kultur Etxean, 18:00etan.

Kazetaritza sariak

Beste urte batez Kazetaritza eta Buru Osasuna sariak antolatu ditu Agifes erakundeak. Buru osasunaren inguruko kazetaritza eta dibulgazio lanak sustatzea eta saritzea da sariketaren helburua, aurten bereziki, buru nahasmendua duten pertsonei buruzko informazioa ikuspegi arduratsu batetik ematen duten lanengan ezarri dute fokua. Sari horiek hedabideetako profesionalei eskerrak emateko sortu zituztela adierazi dute, “ahalmen handia baitute buru osasuneko arazoak naturalizatzeko eta pertsonen gizarteratzea bultzatzeko”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.