Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mugak gainditzen dituen herri lasterketa

Urriaren 5ean egingo da Inmobiliaria Urme Txingudi Korrika lasterketaren 26. ekitaldia. Dagoeneko 500 kirolarien langa gainditu dute, eta izen emateak urriaren 3an itxiko dira.

Hendaiako Herriko Etxean egin dute aurkezpena.
Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/09/17

Gaur goizean, Hendaiako Herriko Etxean, Txingudi Korrikaren 26. edizioa aurkeztu dute. Bertan izan dira Ibon Muñoz, Bidasoa Atletiko Taldeko zuzendaria, Jean-Michel Arruabarrena, Borja Olazabal eta Lupe Queiruga Hendaiako, Irungo eta Hondarribiko kirol zinegotziak, eta Mikel Calvete Urpean klubeko ordezkaria. Ezer baino lehen, bertaratu diren ordezkariei eskerrak emateaz gain, Inmobiliaria Urme-ri, Salto Systems-i zein Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko patzuergoari ere eskerrak eman dizkie BATeko zuzendariak.

2024ko lasterketa, 25. ekitaldia izanagatik, «oso berezia» izan zela adierazi du Ibon Muñozek, eta hura gainditzea zaila izango dela jakin arren, aurrera egiteko prest agertu da. Urriaren 5ean goizeko 10:00etan abiatuko da lasterketa Hendaiako Florida Kaitik, eta Irun erdigunea gurutzatu ondoren, Hondarribiko kaleetan barrena murgilduko dira lasterkariak, atletismo pistara heldu arte. 

Ibilbidea «polita» izateaz gain, balio erantsia duela gogoratu dute antolatzaileek, lasterketak homologatua izaten jarraitzen baitu. Horrek esan nahi du lasterketako denborak ofizialak izango direla, eta aurten, gainera, 5. kilometroko marka ere kontuan hartuko dutela aurreratu dute.

Hortaz gain, denbora zehatzak egin nahi dituztenentzako erbiak ezarriko dituzte. Berritasun gisa, ohiko erbiez gain, kilometroa 5:30 edo 6:00 minutura egin nahi dutenenek ere erreferentziazko pertsonak izango dituzte. Gizon eta emakumeen kategorietan bosna sari banatuko dituzte eta inork errekorra egingo balu gehigarri txiki bat gordeta dutela adierazi dute.

Izen emateei dagokienez, 500 pertsonako langa gainditu dute dagoeneko, eta inskribatutakoen %35a, gainera, emakumeak direla adierazi dute. Urriaren 3ra arte dago inskribatzeko aukera www.kirolprobak.com webgunean. Irailaren 29tik aurrera prezioa igo egingo da. Izena ematerakoan irteerara garaiz iristeko txalupa erreserbatzeko aukera dago ere. Ordutegiak honakoak dira: 08:30, 08:45, 09:00 eta 09:15. 

Dortsalak Palmera Monteron, ostiralean 18:00etatik 21:00etara eta larunbatean 10:00etatik 13:00etara, edota irteeran bertan hartu daitezke, 08:30etik 09:45era. 

Izaera inklusiboa

Aurtengo Txingudi Korrikan handbikean zein gurpildun aulkian doazen kirolariek ere beren egoera fisikoa neurtzeko aukera izango dute. Igandean bertan, goizeko 10:00ak eman baino bi edo hiru minutu lehenago izango da beren irteera. Kirolari horiek, gainera, Salto Systems-i esker inskripzioa doan izango dute.

Laboral Kutxa Txingudi Korrika txiki, aldiz, larunbatean (urriak 4) izango da, Stadium Gal-en. Izen ematea doakoa da eta dortsalik soberan izan ezkero egunean bertan ere inskribatzeko aukera izango da. Lasterketak goizeko 10:00etan hasiko dira eta 11:00ak arte 5 minuturo emango dituzte irteerak.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.