Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Irungo hotelak %95ean bete dira uda honetan

Eman dituzten xehetasunen artean Oiasso museoarena nabarmendu dute. Errekorra hautsi du 7.392 bisitarirekin, iaz baino %39 gehiago.

Leire Perlines Apalategi
Irun
2025/09/17

Bidasoa Bizirikek berriki jakinarazi duenez, uda honetan Irun “destino turistiko nagusietako bat” izan da; horren adierazgarri, aipatu dute bertako hotelen %95 bete direla. Era berean, nabarmendu dute nazioarteko bisitarien kopurua “nabarmen” handitu dela, egonaldien %45 egin baitute bertam. 

Datu guztiak xehetasun gehiagorekin azaltzeko, Nuria Alzaga Irungo Udaleko Hiri Bultzadako eta Sustapen Ekonomikoko ordezkariak egin du udako balantze turistikoa Bidasoa Bizirikeko Eva Fernandezekin, Oiasso museoko Juanjo Jimenez zuzendariarekin eta ETH Hoteleko Sonia Parada ordezkariarekin. 

Azpimarratu duten beste datu bat bisitarien kokalekua izan da; izan ere, Irunen izan diren %73 Espainiar Estatukoak izan dira, eta %28, berriz, atzerritarrak. Are, azaldu dute estatuko bisitarien ehunekoa bost puntu igo dela aurreko urtearekin alderatuta. 

Alzaga: “Irun hazi egin da destino turistiko gisa. Horren adierazgarri dira uda honetako datuak; bisitariek ez dute lo bakarrik egiten hirian, baizik eta Irun bisitatzeko eta kontsumitzeko aprobetxatzen dute egonaldia”. Udaleko ordezkariak, bestalde, gehitu du “funtsezkoa” dela turistak udatik kanpo ere erakartzea, eta horretarako lan egingo dutela. 

Fernandezek ere eman du bere iritzia: “Uda honetako emaitzak turismo jasangarriaren aldeko estrategia argi baten fruitua dira: kantitateari baino gehiago kalitateari eman diogu lehentasuna, eta gure ondare kultural eta naturalaren balioa azpimarratu dugu, betiere inguruneari erreparatuz. Hazkundea orekatua izatea da gakoa, bisitatzen gaituztenentzat esperientzia autentiko eta arduratsuak sortzea, eta, aldi berean, bertako komunitatea zaintzea”.

Jarraian, Oiasso museoko bisitarien datuak eman dituzte, pozik, iazko datuekin alderatuta gorakada handia izan baitu kopuruak. Batetik, zehaztu dute museoak “errekorra hautsi” duela uztailean zein abuztuan, 7.392 bisitari eta erabiltzaile izan baititu, iaz baino %39 gehiago. Bestalde, zehaztu dute bisitari horien guztien %57 beste autonomia erkidego batzuetakoak izan direla; frantsesen kopurua %14 igo dela eta bisitarien %25 Irunen bertan bizi dela. 

Hots, Oiassoko terma erromatarrak ere izan dituzte hizketagai. Apirilean inauguratu zituzten terma horiek, eta, hortaz, lehenengoz izan dira Irungo udako kultur eskaintzaren parte. Ekainetik hona, zehazki, 1.008 erabiltzaile izan dira bertan. 

Turismo bulegoei dagokienean, kontatu dute 2.212 pertsonei eman diela arreta. 

Eta, azkenik, bisita gidatuak zerrendatu dituzte. Hiru ibilbide eskaini dituzte udan: Junkaleko kanpandorrearena, ondarearen bisita eta Irungo historia zubiz zubi ibilbidea. Kanpandorrearen ibilbidea 245 pertsonek egin dute, ondarearena 42 pertsonek eta, azkenik, Irungo historia zubiz zubi 50 pertsonek. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.