Elkarrekin proiektuko seigarrena, kalean
Ekhiñe eta Uxue dira Elkarrekin proiektuko atal berriko protagonistak. Oraindik azken bi atalak geratzen dira argitaratzeke.
Guztion Alardeak Elkarrekin proiektuaren baitan landutako atalen seigarrena egin du publiko. Bertan Ekhiñe eta Uxue dira protagonistak. Beren ilusioa Beti gazte eta Gora Ama Guadalupekoa konpainietan ateratzea da, familia eta lagunez inguratuta.
Astero ari da Guztion Alardea taldea atal berri bat partekatzen, helburu argiarekin: Hondarribiar guztiek jaiak elkarrekin ospatu ahal izatea.

