Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Mugikortasunaren Europako Astea ospatuko dute Irunen

Hilaren 16tik 22ra zenbait jarduera egingo dituzte. Nagusikleta, Eskola bidea eta bigarren eskuko bizikleten azoka izango dira, tartean, Irunen.

Leire Perlines Apalategi
Irun
2025/09/15

Gaur goizean Irungo Udalak Mugikortasunaren Europako Astea aurkeztu du; hilaren 16tik 22ra izango da, eta egun horietako helburua da “mugikortasun jasangarriak herritarren eguneroko bizitzan dituen onurez sentsibilizatu eta kontzientziatzea”. Hots, “autoaren erabilera zentzugabeak hiriak eta ingurumenean eragiten dituen kalteak” azaltzea eta garraio jasangarria erabiltzeak dituen onurak zein diren ere erakutsi nahi dute. 

Egitarau guztitik (ikus albistearen amaiera) honako jarduerak nabarmendu dituzte: bizikleta martxa herrikoia, emakumeek hirian bizikleta erabiltzeko tailer praktikoa, Nagusikleta eta Autorik gabeko munduko eguna. Sergio Javier Irungo Udaleko Mugikortasun Jasangarriko ordezkariak eta Iñigo Berges Segurtasunerako eta Herritarren Bizikidetzarako ordezkariak eman dituzte ekintzen xehetasun guztiak. 

Javier: “Mugikortasun jasangarria sustatzen duen hiri eredu batean sinesten dugu, eta ziur gaude programazio honek efektu pedagogikoa izango duela herritarrengan; planeta errespetatzea bultzatuko dugu, eta mugikortasun jasangarriaren alde lan egiten dugula erakusten jarraituko dugu etorkizunean gure hiriak ahalik eta atseginenak izan daitezen ingurumenarekin”. 

Egitaraua

  • Hilaren 16tik hilaren 22ra.
    • Elatzeta ikastolaren inguruko zirkulazioaren arintzea. Elatzeta ikastolaren ingurua (Araba kalea).
  • Hilak 17, asteazkena. 
    • Emakumeek hirian bizikleta erabiltzeko tailer praktikoa. 16:00 – 18:30, Bideko Heziketarako Ibaria zentroa. 
  • Hilak 18, osteguna. 
    • Nagusikleta Balazta eta Nagusilan elkarteen eskutik. 17:00, Caserren Anakako egoitza. (Ez da aurrez izenik eman behar). 
  • Hilak 19, ostirala. 
    • Eskola bidea Eguzkitza ikastetxearen eskutik. 08:35, Euskal Herria hiribidetik Eguzkitza ikastetxera. 
  • Hilak 21, igandea. 
    • Bigarren eskuko bizikleten azoka Txingudiko Zerbitzuen eskutik. 10:00-14:00, Zabaltza plaza. 
    • Bizikletak konpontzeko kamioia Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskkutik. 09:30-15:00, Zabaltza plaza. 
    • Bizikleta martxa herrikoia Irungo Udalaren eta Txingudiko Ekoetxearen eskutik. 11:00, Zabaltza plaza eta Plaiaundiko parke ekologikoko aparkalekua. 
  • Hilak 22, astelehena. 
    • Autorik gabeko munduko eguna. Colon ibilbidea bizikletek, trizikloek, mugikortasun pertsonaleeko ibilgailuek, autobusek, taxiek eta larrialdietako zerbitzuek bakarrik erabili ahal izango dute. 10:00-19:00, Colon ibilbidea. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.