Erletxeak berriz ireki ditu ateak
Astelehenetan irekiko dute bulegoa, 12:00etatik 13:00etara. Larreaundi-Olaberriako Iñigo de Loiola kalean daude kokatuta.
Erletxeak, giza eskubideen gaineko informazioa ematen duen bulegoak, gaur ireki ditu berriz haren ateak etenaldi bat egin ondoren. Duela hamabi urte ireki zuten bulegoa, eta Larreaundi-Olaberriako Iñigo de Loiola kalean daude kokatuta.
Beste gauza batzuen artean, Euskal Enplegu Zerbitzua, SEPE, Gizarte Segurantza edota udal bitartekariek kudeatzen dituzten prestazioei buruzko aholkularitza zerbitzua ematen dute.
Erletxea astelehenetan irekitzen dute, 12:00etatik 13:00etara.
Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

