Emakumeen Etxearen nondik norakoak ezagutzeko aukera, ostiralean
Erdiguneko Auzo Elkartean izango da hitzordua, 18:30ean. Ekitaldian zehar Ana Eguiazabalek bakarrizketa bat egingo du.
Ana Eguiazabal Emakumeen Etxea Irungo auzoetan lelopean, Emakumeen Etxea zer den eta zer egiten duen ezagutzeko aukera izango da ostiral honetan (hilak 19). Irungo Udalak eta Irungo Emakumeen Etxea elkarteak sinatutako hitzarmenaren barruan antolatutako jarduera da, eta Erdiguneko Auzo Elkartean izango da hurrengo hitzordua, 18:30ean.
Bizilagun guztiei zuzendutako jarduera da, eta elebitan izango dela aurreratu dute. Hitzordu horretan herritarrei jakinaraziko zaie haien eskura zein jarduera eta zerbitzu dituzten; tartean, gainera, Ana Eguiazabalek bakarrizketa bat egingo du.
Behin eman beharreko xehetasunak emanda, bertaratutakoek Emakumeen Etxearen inguruko zalantzak argitzeko eta proposamenak helarazteko aukera izango dute.
Ekitaldi horretarako sarrera librea da.

